San Kiriko eguna ospatuko dute etxarriarrek ekainaren 13an, asteartean, eta ohiturari jarraituz Andra Mari ermitara joanen dira patroiaren eguna ospatzera. 18:45ean udaletxetik ermitara kalejiran aterako dira eta ermitan aurreskoa dantzatu eta, ondoren, kintoek dantzakia dantzatuko dute. Aurten 29 kinto dira Etxarri Aranatzen, eta San Kirikon, San Adrianen eta Ama Birjinaren egunean dantzatuko dute, bakoitzak nahi duen egunean. Askaldu ondoren, herrira kalejiran itzulik odira, eta gauean Joselu Anaiaren emanaldia izanen da, plazan.
San Kiriko eguna
Ekainak 13 asteartea
18:45 Udaletxetik ermitara kalejira.
19:00 Aurreskua, ermitan.
20:30 Kintoen dantzakia, ermitan.
Ondoren, kalejiran herrira.
20:30-23:00 eta 00:00-02:00 Joselu Anaiak taldea, plazan.