Andra Mari ikastolako ordezkariek Nafarroa Oinezen aurtengo kantua eta bideoklipa aurkeztu dute: 'Nafarroa osoan bai!'. Musika Joseba Tapiak egin du, eta letraz Maddalen Arzallus arduratu da. Hari ahotsa jartzeaz bost emakume arduratu dira: Olaia Inziarte, Nerea Erbiti eta Maider Ansa nafarrak eta Leire Letu eta Kristina Aranzabe gipuzkoarrak. Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko aldarria egiten du abestiak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!