Etxarriarrek beraien egun handia ospatu zuten ekainaren 16an, ostiralean: San Adrian. Udalak fritada eskaini zuen eta ardo kupelen ondoan jende ugari elkartu zen. Dantza eskolaren emanaldia izan zen eta, ondoren kintoek dantzakia dantzatu zuten. Kalejiran herrirako kalejira egin zuten etxarriarrek.