Etxarri Aranazko Udalari

Erabiltzailearen aurpegia Santi Aiestaran Goikoetxea (Malkarramendi 5.eko administratzailea) 2023ko eka. 26a, 09:46

Malkarramendi kalea, 5. eta 3. zenbakiak, duela 57 urte Etxarri Aranatzen eraikitako 16 pisuko eta etxabeko eraikin baten helbidea da. Eraikinaren azpitik hodi bat igarotzen da, 2 kutxatilatara konektatuta dagoena. Kutxatila horiek kaleko euri urak, Mikel Arregi parkekoak eta ondoko bi kaletakoak jasotzen dituzte.

Duela urtebete hezetasunak sortzen hasi ziren lurzoruetan eta egitura zutoinetan, eta hodiaren gaineko bajera baten zolak ere behera egin zuen. Berehala jakinarazi zitzaion idatziz Udalari, eta peritu arkitekto baten zerbitzuak kontratatu ziren.  

Kamera bat sartu eta egiaztatu zen hodi hori hautsita zegoela metro bateko sakoneratik aurrera. 

Buxatutako ur beltzen kutxatila bat zabaltzean, hondarren artean besteak beste,  ikusi genuen zolako harri koxkorrak eta harri xeheak zeudela. Arkitektoaren txostenak zioenez, "euri ura libre ari da ibiltzen, zola jasotzen".
Harrezkero, hamar aldiz eskatu zaio Udalari arazoa konpontzeko, zimenduak kaltetu eta ezbeharren bat gertatu baino lehen (Teruelen aurrekoan gertatutakoaren antzera). Udalak oraindik ez du ezer egin, ezta errekerimenduei erantzun ere. Gogoratu Udala EH Bilduk zuzentzen duela gehiengoz. Mesede eskasa egiten ari zaio koalizioari. Ezker abertzalearen aldekoa naizenez, jarrera hori amorragarria egiten zait. Jarrera horrek lotsagabekerian gainditzen ditu aurreko korporazioak, gogoratu behar ez diren beste sigla batzuekin.

Arriskuan jartzen ari da 16 etxebizitza eta bertan bizi direnen bizitza.