Etxarriko festetan buruhandiak eta zezensuzkoa eramateko eskaintza

Guaixe 2023ko uzt. 5a, 11:20

Etxarri Aranazko buruhandiak. ARTXIBOA

Hamabi urtetik gorakoek eman dezakete izena lehen kasuan; adinez nagusiek bigarrenean.

Etxarri Aranazko festak hilaren 29an, larunbatarekin, hasiko dira. Eta festetako bi ekitaldietarako jendea behar du udalak: buruhandiak eta zezensuzkoa eramateko. Batetik, herriko ospakizunetan erraldoi konpartsarekin batera buruhandiak ere ateratzen dira. Udalak jakinarazi duenez, buruhandiak eramateko 12 urtetik gorako pertsonak behar dira, festetan, egunero, eguerdian ateratzeko. Bestetik, egunero, 22:00etan, zezensuzkoa ateratzen da plazara. Hura eramateko adinez nagusia den pertsona bat behar du udalak. Deialdietan interesa dutenek hilaren 20ko, osteguneko, 14:00ak arte dute aukera udaletxeko bulegoan izena emateko.