Udalak Rosario zoriondu du, ehun urte bete betetzeagatik

Guaixe 2023ko uzt. 10a, 10:00

Rosario Imaz Otxagabia, erdian, senideez inguratuta. UTZITAKOA

Etxarri Aranazko Udalak oparia eman dio.

Hilaren aurreneko egunean Rosario Maiz Navarrok etxarriarrak ehun urte bete zituen. Hori dela eta, Etxarri Aranazko Udalak, familiaren bidez, herriko armarria duen ttattarra, bere jaiotze agiriaren kopia eta udal batza guztiaren zorion gutuna bidali zizkion. Rosario Arguedasen bizi da gaur egun, Euskalerriari frontoiko lanetara etorritako gizonezko batekin maitemindu zen Rosario. Eta Arguedasera bizitzera joan zen. Urtebetetzea familia topaketa bihurtu zen, eta bazkari ederrarekin ospatu zuten.