Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek eta gurasoek piztu dute Oinez Txokoaren txupinazoa

Guaixe 2023ko uzt. 6a, 15:27
Bernat Etxepare Lizeoko ikasle eta gurasoek txupinazoa bota duten unea. @NAFARROAOINEZ

"Baxoa euskaraz" aldarriarekin piztu da festa Andra Mari Ikastolak antolatzen duen sanferminetako Takonerako txokoan.

Nafarroa Oinezek Iruñeko sanferminetan Oinez Txokoa antolatzen du urtero, eta ondorioz aurten Nafarroako Ikastolen festa antolatuko duen Andra Mari Ikastolari dagokio Takoneran dagoen txokoa antolatzea ere. 12:00etan, Iruñeko San Fermin festak hasten ziren momentu berean piztu da festa Oinez Txokoan ere Bernat Etxepare Lizeoko ikasleen eta gurasoen eskutik. Maider Ansa Zugarramurdi Andra Mari Ikastolako Jarduerak batzordeko arduradunak aipatu zuenez, urtero bezala, Takoneran kokatutako txosnan "ez da faltako jana eta edana". Mota guztietako ogitartekoak eta jai giro desberdinak egonen dira Iruñeko festak iraun betartean: lasaia eta familiartekoa goizean eta jende gazteari zuzendutakoa iluntze partean. 

Oinez Txokoaren egitaraua

Garilak 6 osteguna

12:00 Suziria: Azterketak euskaraz! Bernart Etxepare Lizeoko ikasleak.

18:00 The Trikiteens.

23:30 Brigade Loco.

Garilak 7 ostirala

18:00 Kukuxtu.

21:00 Nerepe.

23:30 Flitter eta Deserrite.

Garilak 8 larunbata

12:00 Porrotx.

21:00 Alerta Morea.

23:30 Nafarroa 1512 eta Onki Xin.

Garilak 9 igandea

18:00 Jo ta Txo

21:00 Mugan.

23:30 Xsakara eta STR.

Garilak 10 astelehena

21:00 Dantza plaza.

23:30 Cliford eta Bull dj.

Garilak 11 asteartea

16:30 Eztanda txaranga.

18:00 Pamplona Swing.

21:00 Tropa do Carallo.

23:30 Aingura eta Janus Lester.

Garilak 12 asteazkena

18:00 Elektrokela.

21:00 Haizkan.

23:30 Muga Zero.

Garilak 13 osteguna

17:00 Bertso saioa.

21:00 Sala eta Garazi.

23:30 Ajariguan eta Trikidantz.

Garilak 14 ostirala

19:30 Beietz.