Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du festetako asteazkenean, agorrilaren 2an, Aittun-amiñaan egune ospatuko dela, eta herriko jubilatuendako bazkaria eginen dela. Bazkaria dohainik izanen da erroldatuta dauden 65 urtetik gorako etxarriarrendako. Hori bai, bazkariko txartela udaletxean jaso beharko dute. Baldintza horiek betetzen ez dituztenek, baina bazkarira joan nahi dutenek, udaletxean txartela erosi dezakete 26,50 euro ordainduta. Etxarri Aranazko Udalak adinekoak festetako ekitaldi horretan parte hartzera animatu ditu.