Etxarri Aranazko festak hilaren 29an hasiko dira, larunbatarekin. Egun horretan, udalak herriko armarria duen ttattarrak banatuko dizkie joan zen urtean jaiotako haurrei . Etxarri Aranatzen erroldatuta ez dauden eta 2022. urtean jaiotako haurrek festetako larunbatean zapia jasotzeko aukera ere izango dute. Horretarako, udaletxeko bulegoan izena eman beharko dute garilaren 21a baino lehen. Horrekin batera, zapiagatik bost euro ordaindu beharko dituzte.