Etxarri Aranatzek partzela bat salgai jarri du

Guaixe 2023ko uzt. 11a, 11:33

Lurloi kalean dago salgai dagoen partzela urdinez nabarmenduta, behean. SITNA

Enkante bidez eginen da salmenta. Eskaintzak garilaren 31ko 14:00ak arte aurkez daitezke udaletxean.

Etxarri Aranazko Udalak, plegu itxiko enkante publiko bidez, Lurloi kalearen 14. zenbakian dagoen lursaila saldu nahi du. Lur eremuak 67 metro eta 14 dezimetro karratu ditu. Lizitazioaren oinarrizko prezioa 6.900 eurokoa da, zergak kanpo. Udalak ez du eskaintza txikiagorik onartuko.