Ferietako azoka prestatzen hasi da Etxarri Aranazko Udala

Guaixe 2023ko uzt. 20a, 11:03

Artisauaren postuan begira. ARTXIBOA

Parte hartu nahi duten ekoizle eta artisauek agorrilaren 18ra arte eman dezakete izena .

Etxarri Aranazko ferietako azoka lastailaren 1ean izanen da, igandearekin. Azoka horretan ekoizleak eta artisauak izaten dira haiek sortutako produktuak aurkezten. Azoka horretan parte hartzen interesa dutenek agorrilaren 18ra arte eman dezakete izena azoka@etxarriaranatz.eus e-posta helbidera idatz dezake. Bestela, astegunetan bulego ordutegian (10:00etatik 14:00etara) udaletxeko honako telefono zenbakietara hots egin dezake: 948460004, 948 460930 eta 606239008. 

Etxarri Aranazko Udalak azaldu duenez, jasotako eskaeren artean aukeraketa egin eta bakar-bakarrik aukeratuak izan direnei jakinarazi diete parte hartzeko aukera izanen dutela. Hori agorrilaren 23an eginen du. Parte hartzeko orduan ondorengo irizpideak izanen ditu kontuan udalak:  egindako lanaren kalitatea; Etxarri Aranazko edo Sakanako herritarra izateak lehentasuna izango du; artisau ziurtagiria edo autonomoetan altan egotea; lan, produktu bereziak eta originalak lantzea azokaren aniztasuna bermatzeko; azokan bertan norbere lanaren erakustaldia egitea, hau da lanean jarduteko aukera izatea azokak irauten duenean edota lana egiteko egiten den prozesua ikusi ahal izatea eta sortzailea eta ekoizlea postuan egotea.