Euskara ikasle etxarriarrek dirulaguntza eska dezakete udaletxean

Guaixe 2023ko uzt. 24a, 11:35

Etxarriarrak plazan. ARTXIBOA

2021eko garilaren 1etik 2023ko agorrilaren 31ra arte egindako ikastaroren matrikulak dira diruz lagunduko direnak.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren herritarrak diruz laguntzeko deialdia egin duela. Diruz lagunduko ditu ikastaro estentsiboak eta trinkoak. Joan zen urteko gariletik aurtengo agorrila akabera bitartean egindako ikastaroen matrikula kostuak laguntzeko da deialdia. Guztira 3.300 euroko diru poltsa du udalak horretarako. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 6ra arte dago zabalik. 

Udalaren www.etxarriaranatz.eus webgunean dago eskabidearen eredua. Gainera, eskatzaileek honako baldintzak ere bete beharko ditu: diruz lagundutako ikastaroaren %80an parte hartu duela frogatzea, Etxarri Aranatzen erroldatua egotea, Etxarri Aranazko udalarekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea (Etxarriko Udalak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko da) eta, azkenik, Sakanako Mankomunitateko dirulaguntza eskatzea.