esku pilota

Plazaz plaza, Etxarri Aranatzera

Guaixe 2023ko uzt. 14a, 09:58

Plazaz Plaza txapelketan ariko diren pilotariak. IÑIGO URIZ / FOKU

Uztailaren 30ean, igandea, izanen da Ados Pilota Klubaren jaialdia Euskalerriari frontoian, Etxarri Aranazko festen barruan.

Ados Pilota Klubak urteroko Plazaz Plaza txapelketa hasiko du uztailaren 15ean, Iturenen. Hamasei partida jokatuko dituzte ligaxkan, hamabost tokitan, eta Etxarri Aranatz egonen da horien artean. Uztailaren 30ean, igandea, 17:00etan, izanen da, festen barruan.

Iazko egitura izanen du txapelketak. Jokalariek garaipen bakoitzeko puntu bat eskuratuko dute. Multzo bakoitzeko bi aurrelari eta atzelari onenak finalerdietan ariko dira, eta elkarrekin jokatuko dute horiek. Beste horrenbeste eginen dute multzo bakoitzeko bigarren aurrelari eta atzelari onenek.