Ur kirolak Etxarri Aranatzen

Guaixe 2023ko uztailaren 17a

Uztailaren 20an, osteguna, waterpolo eta akuabolei jardunaldia antolatu dute Etxarri Aranazko igerilekuetan.

Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuak udako jardueren barruan waterpolo eta akuabolei jardunaldia antolatu du uztailaren 20an, osteguna, 17:00etatik aurrera, Etxarri Aranazko igerilekuetan. Jardunaldian parte hartzea doakoa da, baina aurretik izena eman bahar da kirolak@sak-mank.eus epostan.

Uztailaren 27an, osteguna, Irurtzungo igerilekuetan, kaiak jardunaldia antolatu du Sakanako Mankomunitateak.