Udala aurtengo kontribuzioa kobratzen hasi da

Guaixe 2023ko uzt. 27a, 11:19

Etxarri Aranazko etxe handia. ARTXIBOA

2023ari dagokion hiri eta landa ondasunen gaineko zerga da kobratuko duena.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du aurtengo hiri eta landa ondasunen gaineko aurtengo zerga ordaintzeko epea zabalik dagoela. Ordainketak helbideratuta dituztenei agorrilaren 25ean kargatuko die kontu korrontean zergari dagokion zenbatekoa. Ordainketak helbideratuta ez dutenek egun horretaraino dute zerga borondatez ordaintzeko. Horretarako, herrian dauden banku edo kutxa sukurtsaletan egin dezakete. 

Ordaintzeko borondatezko epea pasata, ordainagiriak Agentzi Exekutibora bidaliko ditu udalak, kobratzea premiamendu bidetik egiteko, Tributuen Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezartzen diren errekarguekin. Bestalde, Etxarri Aranazko Udalak gaztigatu duenez, helbideratze berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna agorrilaren 18a izanen da. Azkenik, hala nahi duenak, katastroko orriak udaletxeko bulegoan kontsulta ditzake.