Etxarriko festak, uztailaren 29tik abuztuaren 3ra

Guaixe 2023ko uzt. 24a, 14:16
2022ko Etxarri Aranazko festak. ARTXIBOA

Uztailaren 29an, larunbata, hasiko dira Etxarri Aranazko festak, eta abuztuaren 3ra arte, osteguna, iraunen dute. Uztailaren 28an, ostirala, festen aurretik zenbait ekimen izanen dira, eta abuztuaren 4an, ostirala, Inutillan eguna ospatuko du EGAk.

Rafael Carasatorre historialari etxarriarrak piztuko du uztailaren 29an, larunbata, Etxarri Aranazko festei hasiera menen dion suziria.  "Saiestezina eta ordaiezina da histoalari etxarriarrak utzidiguna bere argitalpenetan, eta gaurko txapligu honekin, bihotz bihotzez, eskerrak eman nahi dizkiogu, momentu guztietan erakutsi digulako zenbat maite duen gure herria eta maitasun horixe gure barnean txeratzen lagundu izan duelako beti", dio Etxarri Aranazko festetako egitarauan Carasatorreri omenezko idatziak. Behin txupinazoa botata, sei eguneko festa izanen da Etxarri Aranatzen, abuztuaren 3ra arte, osteguna.

Festak hasi aurretik, uztailaren 28an, ostirala, mus txapelketa eta pilota eta pala partiduak izanen dira, eta abuztuaren 4an, ostirala, Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak festak Inutillan egunarekin luzatuko dituzte.

Uztailaren 30ean izanen diren Ados Pilotaren Plazaz plaza eta Baiko Pilotaren binakako pilota partiduendako sarrerak Etxarri Aranazko erroldatuetako aurretik eros daitezke 20 eurotan, udaletxean. Pertsonako gehienez lau sarrera eros litezke.

Uztailaren 29an, larunbata, Etxarri Aranazko festetarako joateko Jaibus zerbitzua izango da.

Etxarri Aranazko festetako egitaraua

Uztailak 28 ostirala
Bezpera

17:00 Festetako III. Mus txapelketa.

18:30 Pilota partidua:
X. Etxebarri – J. Olarra
A. Zubiria – A. Berasategi

19:00 Pala partidak, Gure Pilota Elkarteak antolatuta.

Uztailak 29 larunbata
Etxia! eguna

09:30 Ehiza ibilbidea, Muxar ehiztari taldeak antolatuta.

10:00 Festetako futbito txapelketako aurrefinala eta finala, Etxarriko Gazte Asanbladak antolatuta, eskoletan.

12:00 2022an jaiotako haurrei zapi banaketa.

13:00 Festa hasierako suziria: kalejira Etxarri Aranazko erraldoi eta buruhandien konpartsa, Etxarri Aranazko gaitero eta Eskartxa txarangarekin.
Photocall, Festa Batzordeak antolatuta.

14:00 Eskartxa txarangarekin kontzertua, plazan.

15:00 Bazkaria, plazan.

17:30 Kalejira, Eskartxa txarangarekin.

18:30 Etorkizuna Euskal Dantza taldearen ikuskizuna, plazan.

20:00 Etxera! manifestazioa, Sarek antolatuta.
Salbea Andra Mari baselizan, Etxarri Aranazko Abesbatzak eta Parrokiako Abesbatzak kantaturik, Elizak antolatuta.

20:30 Auzatea Hartzabal, Etxe-Azpi, Larrañeta eta Karrikestu elkarteek prestaturik.

20:30 – 22:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

00:30 – 04:30 Trikiteens taldearekin gaupasa.

Uztailak 30 igandea
Arañaz elkartien eguna

08:00 Gurdi dementie, EGAk antolatuta.

10:30 Dianak Etxarri Aranazko gaiteroekin.

11:30 Auzatea Gurea-Etxea elkarteak prestaturik.

12:30 Herri kirolak: Sakanako Aizkora eskolako ikasleak, helduak binaka eta harri jasotzaileak, plazan.
Etxarriko Erraldoiak eta Buruhandiak.

13:30 Imperial Elegancia mexicana mariatxien emanaldia.

17:00 Pilota partidak.
Ados Pilotako III. Plazaz plaza txapelketako pilota jaialdia:
Etxekolonea – O. R. de Larramendi
Iturriaga – Orbegozo
Baiko pilotako binakako pilota jaialdia:
Agirre – Ugartemendia
Zubizarreta III – Arbizu
Urrutikoetxea – Aranguren
Bakaikoa – Imaz

18:30 – 22:00 Xaibor 20 urte musika ikuskizuna.

20:30 Kostillada, EGAk antolatuta, gaztetxean.

22:00 Zezensuzkoa.

22:15 Pantxo Balbuena musikaria, Festa Batzordeak antolatuta.

00:00 Etxarriko musikarien kontzertua.

00:30 Hofe eta DJ Reymi, EGAk antolatuta, gaztetxean.

Uztailak 31 astelehena
Kuadrillaan eguna

11:30 Auzatea Etxe-Azpi elkarteak prestaturik.

12:00 Haurrendako apar festa.
Oharra: bainujantzia eta txankletak eraman.

13:00 Arbizu, Etxarri, Bakaiku eta Altsasu Kantuz taldeen musika saioa.
Etxarriko Buruhandiak eta japoniar bonbak.

15:00 Herri bazkaria, Festa Batzordeak antolatuta, plazan.

17:30 %100 Hodei haurrendako magia ikuskizuna.

18:00 Gaztetxera jaitsiera, EGAk antolatuta.

18:00 Kalejira Txorongo eta Eskartxa txarangekin, EGAk antolatuta, gaztetxetik.

20:00 – 22:00 Trikidantz taldearekin dantzaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

00:00 – 03:00 Trikidantza taldearekin dantzaldia.

03:00 – 05:00 DJ Armo, Festa Batzordeak antolatuta.

Abuztuak 1 asteartea
Haurren eguna

08:00 Gurdi dementie, EGAk antolatuta.

11:30 Auzatea Udaberri elkarteak prestaturik.

11:30 – 13:30 Jolas parkea haurrendako.

13:00 Etxarriko Buruhandiak.
Swingtronics taldearen musika saioa.

17:00 Futbol plaza txapelketa, kale nagusian.

17:00 – 19:00 Jolas parkea, haurrendako.

17:30 Flotadorien goitbehera, EGAk antolatuta, gaztetxeko aldapan.

18:00 XXVIII. Play Back txapelketa, plazan.
Sariak: koreografia onenari 100 euro; euskal abesti onenari 100 euro; parte hartzen duen talde bakoitzari 25 euro.

19:00 Auzate Mundiala, Festa Batzordeak antolatuta.

20:00 Rockalean taldearen musika emanaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

22:15 Bakarrizketa: Julen Portillo eta Maria Blanco, Festa Batzordeak antolatuta.

23:00 Kontzertuak: Willis Drummond eta Dupla.

Abuztuak 2 asteazkena
Aittun-amiñan eguna

11:30 Auzatea Hartzabal ekarteak prestaturik.

12:00 Meza, elizak antolatuta.
Haurrendako apar festa. Oharra: bainujantzia eta txankletak eraman.

13:00 Etxarriko Buruhandiak eta japoniar bonbak.
Bertso saioa: Saats Karasatorre, Joanes Illarregi, Alaia Martin eta Uxue Alberdi. Gai jartzailea: Eneko Lazkoz.

14:30 Aittun-Amiñaan bazkaria.

15:00 Bazkaria, EGAk antolatuta, gaztetxe gaineko estalopean.

16:00 Aitor soinujole eta musikariaren kontzertua.

17:00 Bingoa, EGAk antolatuta, gaztetxean.

18:00 Haurrendako Animazioa: Zirika Zirkus jolas jaia.

19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga, EGAk antolatuta.

20:00 – 22:00 Muxutruk tandearekin dantzaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

23:00 Kontzertuak: Galazotak, Sustrai berriak eta Herdoil taldeak, EGAk antolatuta, gaztetxean.

00:00 – 03:00 Muxutruk taldearekin dantzaldia.
Txupito festa, Festa Batzordeak antolatuta, txoznan.

Abuztuak 3 osteguna
Kintuen eguna

08:00 Gurdi dementie, EGAk antolatuta.

10:00 Dianak Eskartxa txarangarekin, urteko kintoek antolatuta. Kintoek etxez etxe dirua eskatuko dute.
Munduko arraozak, Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak antolatuta, plazan (eguraldi txarrarekin frontoian).

11:30 Auzatea urteko kintoek prestaturik.

13:00 Etxarriko Buruhandiak eta japoniar bonbak.
Eskartxa txarangarekin emanaldia, urteko kintoek antolatuta.

15:00 Kintoen bazkaria.

17:30 Eskartxa txarangaren emanaldia, urteko kintoek antolatuta.

18:30 Ginkana, urteko kintoek antolatuta.

19:00 Pintxopotea, Festa Batzordeak antolatuta.

20:00 – 22:00 Zazpizar taldearekin erromeria.

22:00 Zezensuzkoa.

23:00 – 00:30 Zazpizar taldearekin erromeria.

Abuztuak 4 ostirala
Inutillan eguna, EGAk antolatuta

11:30 Sardinada, plazan.

12:00 Burrunbada.

12:30 Karaokea.

14:30 Bazkaria, plazan.

16:55 Pregona.

17:00 Desfilea.

19:00 Kapea.

22:00 Zezensuzkoa.

23:00 Kontzertuak: Akerbeltza, plazan.
Fresa Morango DJ, gaztetxean.