Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Botoen %57,5 jaso ditu EH Bilduk Etxarrin

Guaixe 2023ko uztailaren 25a

Etxarriarren bigarren aukera PSN izan da. Abstentzioa 2,47 hazi da, eta hiru etxarriarretik batek ez du botoarik eman.

Duela lau urte baino lau boto gutxiago (%0,54) lortu ditu EH Bilduk Etxarri Aranatzen. PSNk 50 boto gehiago eskuratu ditu (%40). Geroa Baik 149 boto galdu ditu (%54,38). Sumarrek, berriz, Elkarrekin Podemosek baino 87 boto gutxiago ditu (%88,88). Navarra Sumak baino 11 boto gutxiago (%9,40) lortu dituzte banatuta PPk eta UPNk. 

Foru hauteskundeekin konparatuz gero, EH Bilduk 78 boto gehiago (%11,91) ditu. PSNren babesa 106 bototan (%153,62) hazi da. Geroa Baik bi hilabetetan 202 boto (%61,77) galdu ditu. Sumarrek Zurekin-Contigoren emaitzak hirukoiztu ditu 68 puntu gehiago lortuz (%68,68). PPk 28 boto gehiago (%71,79) bereganatu ditu. UPNk, aldiz, 16 galdu (%24,24).