Hondartza futbola

Harean bidea zabaldu du Nafarroako selekzioak

Guaixe 2023ko uzt. 31a, 11:00

Nafarroako selekzioa, Melillan. NAFARROAKO FUTBOL FEDERAZIOA

Melillan jokatutako Espainiako Hondartza Futbol Txapelketan hasierako fasean erori zen Nafarroa. Irati Igoa etxarriarra Melillan izan zen.

Aurten sortu den emakumezkoen Nafarroako hondartza futbol selekzioak Espainiako Txapelketan parte hartu du, Melillan. Irati Igoa etxarriarra selekzioko kidea da. Nafarroak ezin izan zuen aurrera egin, Murtziaren kontra (1 eta 6) eta Balear Uharteen kontra (1 eta 10) galduta. Esperientziarekin "pozik", kirol honetan bidea egiten jarraitzeko prest daude.