Ama Birjina eguna Etxarri Aranatzen

Guaixe 2023ko abu. 4a, 10:16

2023ko Etxarri Aranazko kintoak San Adrianen dantzakian. ARTXIBOA

Abuztuaren 15ean, asteartea, Ama Birjinaren eguna ospatuko dute Etxarri Aranatzen. Besteak beste, kintoek dantzakia dantzatuko dute.

Abuztuaren 15ean, asteartea, Ama Birjinaren egunean 09:00etan abiatuko da Etxarri Aranazko udalbatza Andra Mari ermitara. Bertara iristean, hamaiketakoak hastiko dira. Ondoren, kintoek Dantzakia eginen dute, ermitaren atariaren parean. Amaitzean, etxarriarrak kalejiran plazara joanen dira eta bertan 21:00etatik 02:00etara DJ Nexurekin dantzaldia izanen da.