Etxarriarrei uragatik ordaintzea dagokie

Guaixe 2023ko ira. 13a, 11:19

Etxarri Aranazko iturria. ARTXIBOA

Udalak aurtengo lehen sei hilabetetako ordainagiriak pasako ditu.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du 2023ko lehen urte erdiko uraren ordainagiria kobratuko duela. Ordainketak helbideratuak dituzten etxarriarrei bere kontuetan kargatuko zaie lastailaren 5ean, eta gainerakoek herriko banketxe batean ordaindu beharko dute. Ordaintzeko borondatezko epea aipatutako datan despedituko da. Epe hori pasata, ordainagiriak Agentzia Exekutibora bidaliko dira, kobratzea premiamendu bidetik egiteko, Tributuen Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezartzen diren errekarguekin. Udalak gaztigatu duenez, irailaren 28a da banku edo kutxa bidezko ordainketen helbideratze berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna.