Txirrindularitza

Mikel Uncillaren lehen garaipena

Guaixe 2023ko ira. 11a, 11:00

Mikel Uncilla, Laudioko helmugan. OSKAR MATXIN

Laudioko Saria irabazi zuen

Mikel Uncilla etxarriarrak aurten debutatu du afizionatuen mailan Rural Kutxa-Alea talde sakandarrarekin. Afizionatuen bere lehen garaipena abuztuaren 19an lortu zuen, Larrañoko murruan erasoa jo eta Laudioko Saria maisuki irabazi eta gero. Rural Kutxa-Alea sasoi betean dago, eta 28 garaipen daramatza.