Irakurgai on bat aukeratzeko aholkuak

Guaixe 2023ko ira. 11a, 11:58

Dorleta Kortazar ipuin kontalaria. DORLETAKORTAZAR.EUS

Irailaren 22an, ostirala, Dorleta Kortazarren 'Istorio bat opari' solasaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean, Andra Mari ikastolak Oinezen harira antolatutako ekimenen barruan.

"Nola aukeratu irakurgai on bat?" galderari erantzuteko Dorleta Kortazar ipuin kontalariaren Istorio bat opari solasaldia izanen da irailaren 22an, ostirala, 17:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean. Hitzaldia Haur eta Lehen Hezkuntzako heztizaileendako, gurasoendako eta interesa duen ororendako bideratuta dago eta Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastola antolatzen ari den Nafarroa Oinezen barruan dago. Ikastolarekin batera, Nafarroako Ikastolen elkarteak, Etxarri Aranazko Udalak, Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzuak eta Euskaltzaildiak elkarlanean antolatu dute solasaldia.