Balorazio txostena dokumentu tekniko bat da. Haren bidez herriko ondasun higiezin bakoitzari balio bat banaka emateko metodo eta parametro teknikoak ezartzen dira. Balorazio txostena egiteko batzorde mistoa osatu zuten Etxarri Aranatz Udalak eta Nafarroako Gobernuak, eta bien artean ondu dute. Balorazio txostenaren proiektua interesa dutenen eskura egonen da udaletxean, baita etxarri.eus udalaren web-orrian edo haren egoitza elektronikoan ere (https://etxarriaranatz.egoitzaelektronikoa.eus/info.4). Txosten proiektua lastailaren 13ra arte jendaurrean egonen da. Bitarte horretan kontsultak egin eta bidezkoak iruditzen diren alegazioak aurkez daitezke.