Disiden.Cia konpainiarekin dantza Etxarri Aranatzen

Guaixe 2023ko ira. 21a, 13:03

Disiden.Cia konpainia. UTZITAKOA

Irailaren 22an, ostirala, 'Bipedestrukzioa' haur eta nerabeentzako mugimendu tailerra izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Irailaren 29an, ostirala, dantza konpainiak erresidentziari amaiera emanen dio erakustaldi ireki batekin, kultur etxean.

Disiden.Cia dantza konpainia azken astetan Etxarri Aranazko kultur etxean egon da DNA Nafarroako Dantza Garaikideko programaren barruan arte erresidentzia egiten, eta tartean eskola bitartekaritzak egin dituzte San Donato eskolako ikasleekin eta haur eta gazteendako dantza tailerra eginen dute irailaren 22an, ostirala, 17:30ean, kultur etxeko erabilera anitzeko aretoan. Izena emateko eta informazioa 606 239 008 telefonoan eska daiteke.

Eskola bitartekaritza irailaren 15ean egin zuten, eta bertan karakterizazio tailer bategin zuten San Donato ikastetxeko seigarren mailako ikasleekin. Bestetik, irailaren 22an, eskola ordutan, mugimendu tailerra eginen dute, kultur etxean.

Erresidentziarekin amaitzeko Disiden.Cia konpainiak erakustaldi irekia eginen du irailaren 29ean, ostirala, 18:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean.