Musika eta dantza bat eginik

Guaixe 2023ko ira. 21a, 13:16

Irailaren 23an, larunbata, Etorkizuna dantza taldearen eta Etxarri Aranazko Abesbatzaren emanaldia izanen da, Etxarri Aranazko plazan.

Urteroko zita izan ohi da Etxarri Aranatzen: Etorkizuna dantza taldea eta Etxarri Aranazko Abesbatza elkarrekin. Irailaren 23an, larunbata, 19:00etan, Etxarri Aranazko plazan izanen da emanaldia eta dantzariak abesbatzaren doinupean ariko dira.