Aristorenari aitortza

Guaixe 2023ko ira. 27a, 09:00

Martina Aristorena Ijurko senidez inguratuta. UTZITAKOA

Etxarri Aranazko Udalak egin zion, ehun urte bete dituelako.

Martina Aristorena Ijurko 1923 irailaren 17an jaio zen. Ehun urte bete dituelako Etxarri Aranazko Udalak etxe handian harrera egin zion irailaren 17an, igande eguerdiz. Udal harrerara senideak lagunduta joan zen Aristorena, tartean Etxarri Aranazko alkate izandako Joxi Bakaikoa eta haren seme Joanes Bakaikoa pilotaria. Udalaren izenean Silvia Sesma Nazabalek eta Naroa Anso Iriartek lore sorta eman zioten opari Aristorenari.

Omenaldi xumea despedituta, Aristorena mezara joan zen. Urtetan aldamen izandako Mikel Garziandia Goñi apaizak eman zuen meza. Ondoren Lizarragara bazkaltzera joan ziren. Etxarri Aranatzen 65 urte bizi baditu ere, Aristorenak dio bera lizerretarra dela.