Etxarri Aranazko Udalak “lekua hobeki aprobetxatzeko eta praktikoago izateko” udaletxea guztiz eraberritzeko lanei ekin zien. Itxura berria emanen zitzaion eraikinari. Bi urte irautekoak ziren, eta aurrekontua 1998an sei milioi pezetakoa (36.060,73 euro) zen. Beheko solairuan biltegia eta ekitaldiak egiteko gela egonen ziren. Lehen solairuan bulegoa, idazkari eta alkatearen gelak, artxiboa, bilera eta hirigintza gelak eta komunak. Bigarrenean, berriz, batzordeen eta alderdien gelak, epaitegia eta komunak.