Mendira joan eta etorri

Guaixe 2023ko irailaren 26a

2022ko Mendira joan etorria. ARTXIBOA

Urriaren 1ean, igandea, Etxarri Aranazko mendi proba jokatuko dute.

48. Mendira Joan Etorria lasterketa izanen da urriaren 1ean, igandea, 11:00etatik aurrera, Etxarri Aranazko plazatik. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da kronoak.com webgunean, 10 eurotan, eta dortsal banaketa egunean bertan izanen da, 9:00etatik 10:00etara.Mendira Joan Etorria Etxarri Aranazko Udaberri elkarteak antolatzen du.