Udalak herria zaintzeko deia egin du

Guaixe 2023ko urr. 2a, 12:58

Desfibriladorea lapurtu zuten larunbat goizaldean. UTZITAKOA

Larunbat goizaldean hainbat txikizio izan ziren.

Feriak zirela eta, festa giroa izan da Etxarri Aranatzen. Ostiraletik larunbaterako gauean ezezagunek hainbat txikizio egin dituzte. Esaterako, plazako jolas parkean haurrak errepidera ez ateratzeko dagoen koloretako hesiaren zati bat hautsi zuten. Bestetik, plazan dagoen beirarendako edukiontzia kalean gurutzatu eta ferian erabiltzekoak ziren hesiekin batera kalea moztu zuten. Larriena udaletxeko estalopean gertatu zen. Han zegoen desfibriladorea puskatu eta lapurtu baitzuten. Beraz, pertsona baten bizitza jokoan dagoenean larrialditako laguntza jasotzera osasun etxera joan beharko da. Gertaera horien ondoren, Etxarri Aranazko Udalak adierazi duenez, “herria denona da, zain dezagun”.