Pilota

Joanes Bakaikoa, baja Promesen Lau eta Erdikoan

Guaixe 2023ko urr. 4a, 09:41

Baikok beste baja garrantzitsua du, Joanes Bakaikoarena. BAIKO

Aurrelari etxarriarrak ezker belauna bihurritu zuen irailaren 30ean Itziarren

Maila nagusiko Lau eta Erdiarekin batera, Promesen Mailako Lau eta Erdia aurkeztu zen urriaren 3an Bilbon. Lehiatuko diren pilotarien artean, huts nabarmena zegoen, Joanes Bakaikoarena. Aurrelari etxarriarrak ezker belauna bihurritu zuen  irailaren 30ean Itziarren jokatutako partidan, eta ondoren egindako proben arabera, ezker belaunean aurreko lotailu gurutzatua bihurritu du. Ondorioz, kirol-baja hartu du, fisioterapia-tratamendua hasi du eta Promesen Lau eta Erdian baja izango da. Bere tokia Eskirozek beteko du. 

Bakaikoarena baja garrantzitsua da Baikorendako, espezialista handia baita. Promozioko Lau eta Erdian etxarriarrak bi txapela ditu, 2018koa eta 2021ekoa.