Nafarroako ikastolen festa Etxarri Aranazko herriaren inguruan izanen da. Baina herriko zenbait kale ere hartuko ditu. Hori dela eta honako kaleetan ezin izanen da aparkatu: Larreñondo, Ugalde, Sagarmiñeta, Aritzeta bidea, Tellerialde, Lurloi eta Arluzepe. Igandean aipatutako kaleetan ezin izanen da autorik ibili.
Aparkalekuak
Larreñondo kaleko aparkalekuko kale ondoko aparkatzeko ilara erreserbatuta dago. Etxarriarrek atzeko ilara, mendebaldekoa, erabiltzeko aukera izanen dute, baina han utzitako ibilgailua igandean ezin izanen da handik atera. Errotonda ondoko aparkalekua erabiltzeko aukera izanen dute etxarriarrek. Baina handik ateratzen diren autoak Lizarraga alderantz egin beharko dute. Bestetik, Beriain nekazal etxe enpresaren ondoan aparkatzeko aukera izanen da, atzeko partean. Handik ateratzen diren autoak Bakaiku alderantz jo beharko dute.
Adi! 📣📣📣 Hona hemen Nafarroa Oinez eguneko argibideak etxarriarrentzat 👆🏼#hotsein #nafarroaoinez pic.twitter.com/3qzjcaj9rD
— Nafarroa Oinez 2023 (@Nafarroa_Oinez) October 3, 2023
Herrira sartu-irtenak
Nafarroa Oinez dela eta, Burundabide kalean Errotondatik Malkorramendi auzoa parera arte trafikorako itxita egonen da. Eraga etorbidea, berriz, errotonda pasa berritan itxita egonen da. Arbizurako errepide zaharra itxita egonen da. Azkenik, zubia pasa berritan Aritzetabide kalea moztuta egonen da.
Horiek kontuan izanik, Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du, batetik, herriko errotonda nagusian ibilgailuendako kontrolatutako pasoa izanen dela. Bestetik, herrira sartzeko eta ateratzeko Sakanako Autobiako bi irteerak baliatu beharko dira. Lizarragarako bidean dagoenetik sartzen direnek errotonda nagusiko kontrolpeko pasa zeharkatu beharko dute. Aritzalkoko irteera baliatzen dutenek Aldapasoro eta Malkorramendi kaleetara joan daitezke.