Plazako lanak emateko deialdia egin du udalak

Guaixe 2023ko urr. 11a, 11:15

Plaza zatituta egon beharrean dena maila berean jarriko dute lanek. UDALA

Aurreko deialdira ez zen eskaintzarik aurkeztu.

Etxarri Aranazko Udalak plazan arkitektura oztopoak kentzeko lanak egin nahi ditu, lau tokitan zehazki. Obra hori emateko lan deialdia egin zuen, baina enpresa batek berak ere ez zuen eskaintzarik aurkeztu. Hori dela eta, Etxarri Aranazko Udalak, atzera ere, deialdia egin du. Lanak egin nahi lukeen enpresak bere eskaintzak hilaren 24ko 14:00ak arte aurkez litzake. Lanek 77.411,41 euroko aurrekontua dute.