Paleta goma

Nafarroako Kirol Jokoen Emakumezkoen Pala Txapelketako jardunaldi bikoitza hatuko du Etxarri Aranatzek

Guaixe 2023ko urr. 6a, 09:00

Gure Pilotakoak, entrenatzen.

Urriaren 6an, arratsaldez, eta urriaren 7an, goizez, jokatuko dira partidak

Nafarroako Kirol Jokoen 36 metro frontoiko Emakumezkoen Paleta Goma Txapelketako lehen fasea asteburuan hasiko da. Etxarri Aranatzek jardunaldi bikoitza hartuko du. Jakina, bertako Gure Pilota eskolako palistek bertan parte hartuko dute. Aurretik

-Lehena urriaren 6an, ostirala, 18:30ean hasiko da Euskalerriari pilotalekuan. Ondoko partidak jokatuko dira: 

Kadeteak: Ormazabal-Erauskin (Gure Pilota) / Zabalza-Arrosagary (Auñamendi)
Kimuak: Mendiburu-Marroyo (Gure Pilota) / Moreno-Aldasoro (Gure Pilota)
Haurrak: Marroyo-Salinas (Gure Pilota) / San Martin-Gastearena (Gure Pilota)
Jubenilak: Goikoetxea-Zubiria  (Gure Pilota) / Aldaz-Baztarrika (Gure Pilota)
Jubenilak: Urbe-Jimenez (Gure Pilota) / Lohiarte-Murugarren (Gure Pilota)

Bestalde, Gaur, ostirala, Iruñeko Oberena frontoian jokatuko diren partidetan, kimuen mailan Gure Pilotako Baquerizok esta Sasiainek Oberenako Goyenaga eta Mencos izango dituzte aurkari. 

-Etxarri Aranatzek hartuko duen bigarren jardunaldia urriaren 7an, larunbata, 10:00etan hasiko da. Jokatuko diren partidak:

Kimuak: Goñi-Beraza (Gure Pilota) / Garaño-Sanz (Larraun)
Kadeteak: Campos-Amado (Gure Pilota) / Lacunza-Arraras (Oberena B)
Kadeteak: Larraza-Lazkoz (Gure Pilota) / Beltza-Gaintzarain (Gure Pilota)