Futbola

Etxarri Aranatzek jardunaldi bikoitza du Kopan

Guaixe 2023ko urr. 11a, 11:40

Urriaren 12an eta 14an jokatuko ditu partidak

Nafarroako Futbol Federazioaren Kopako hamaseigarren multzoan dago Etxarri Aranatz, Baztan eta Asdefor taldeekin. Lehen jardunaldian  atseden jardunaldia izan zuten etxarriarrek, eta egunotan bi partida jokatuko dituzte. 

Lehena urriaren 12an izanen da, ostegunarekin. Etxarri Aranatzek Baztan taldea hartuko du 12:30ean San Donato Zelaian. Hirugarren partida, aldiz, urriaren 14an, larunbata, jokatuko dute Etxarri Aranatzek eta Asdeforrek, 12:30ean Amigón.