Eskolaz kanpoko jarduerez ikasle guztiek goza dezaten

Guaixe 2023ko urr. 13a, 11:14

Etxarri Aranazko etxe handia. ARTXIBOA

Helburu horrekin udalak ikastetxeei dirulaguntza emanen die.

Etxarri Aranazko Udalak tokiko ikastetxeei dirulaguntza emateko deialdia onartu du. Haren bidez,  jendarte eta kultura egoera ahulean dauden ikasleek eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko modua izanen dute. Guztira 2.600 euro ditu deialdiko poltsak. Diruz lagunduko dira 2023-2024 ikasturtean zehar egiten diren eskolaz kanpoko jarduerak, baita 2024ko udan egiten direnak ere. Eskabideak aurkezteko bi epe daude. 2023-2024 ikasturteko neguko jardueretarako eskabideak aurkezteko epea ilbeltzaren 20an despedituko da, eta 024ko udako jardueretarako, garagarrilaren 1etik 25era egonen da zabalik.