Haur eskoletan seme-alabak dituztenendako dirulaguntzak Etxarrin

Guaixe 2023ko urr. 18a, 11:16

Etxarri Aranazko etxe handia. ARTXIBOA

0 eta 2 urteko umeak halako ikastetxe batean matrikulatuta dutenek eska dezakete dirulaguntza.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du haur eskolen dirulaguntza deialdia egin duela. Horren bidez, 0 eta 2 urte arteko seme-alabak haur eskola batean dituzten familiak diruz lagundu nahi ditu udalak. Izan ere, herrian halakorik ez dago. Deialdiak 3.000 euroko poltsa du. Interesa duenak eskabidea udaletxean azaroaren 9ra arte aurkez dezake.