Kontzertuak Etxarri Aranazko gaztetxean

Guaixe 2023ko urr. 16a, 12:08

Grade2 taldea. WIKIPEDIA

Urriaren 27an, ostirala, Grade2, Nafarroa 1512 eta Neallta Fola taldeen kontzertuak izanen dira, Etxarri Aranatzen.

Bartzelona, Madril, Zaragoza eta Arrasaten egon ondoren, Grade2 Erresuma Batuko old school punk-a belaunaldi berriei zabaltzen dien taldeak Etxarri Aranazko gaztetxean geldialdia eginen du kontzertua emateko, urriaren 27an, ostirala, 21:00etatik aurrera, gaztetxean. Harekin Nafarroa 1512 arbizuarrak eta Neallta Fola taldeak egonen dira. Grade2 taldeak Hellcat Recordsekin diskoa grabatu du eta hamabost abestietan punkaren espiritu intrantsigentea entzun daiteke baina gaur egungo eta Z belaunaldiaren injustiziak eta frustazaioak azaleratzen ditu. Sarrerak Etxarri Aranazko Leku Ona tabernan eta  hfmncres.com webgunean eros daitezke.