Durangoko Azokan aurkeztutako liburuen artean zegoen Etxarrieratik Sakanerara liburua. Eneka Maiz eta Iñaki Mundiñano filologo etxarriarrek lauzpabost urtetan egindako lanaren fruitua zen. Alde batetik, etxarrieraren bereizgarrien azterketa eta haien erabilerarako proposamena jaso zituzten. Eta, bestetik, Sakanako ezaugarriak batura ekartzeko iradokizun eta ohar bilduma egin zuten. Sinonimoen hiztegia eta herriko etxeen argazki eta izenekin osatu zuten liburua.