Etxarri Aranazko abesbatza eta Pablo Sarasate Orkestrak elkarrekin aritu ziren Iruñeko Gaiarre antzokian. Igor Ijurra Fernandezen zuzendaritzapean zegoen abesbatzak orkestraren gonbidapena jaso zuen haiekin batera Eguberri kontzertua eskaintzeko. Abesbatzako 50 kideez aparte, hura indartzeko beste 10 abeslari bi hilabetez aritu ziren emanaldiak prestatzen. Ijurraren arabera programa "aitzeko erraza, festa girokue" zen.