Etxarriko Kanpina sari baterako hautagai

Guaixe 2023ko urr. 24a, 09:25

Etxarri Aranazko kanpinaren ikuspegia.CAMPINGRED

Espainiako Kanpinen Federazioaren sariketan izendatu dute.

Espainiako Kanpinen Federazioak IV. Kanpinen Gala antolatu du. Aurten Madrilen izanen da, azaroaren 16an. Gala horren eta sariketaren antolaketarekin federazioak “kanpinak azken urteotan egiten ari diren profesionalizazioa” aitortuko du. Bederatzi mailetan sariak banatuko dira, bakoitzean hiru finalista daude. Etxarri Aranazkoa ostatu originalagoa duen kanpina mailan da finalista. Epaimahaiak ostatu berezien, ezohikoen eta berrien eskaintza baloratuko du saria emateko.