Euskarara hurbiltzeko ikastaroa prest

Guaixe 2023ko urr. 20a, 09:26

Etxarriarrak plazako zabalgunean. ARTXIBOA

Plaza mugatuak dira eta izen-emate ordenaren arabera beteko dira.

Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kultur arteko Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak Euskarara hurbiltzeko ikastaroa antolatu dute. Ikastaroa bereziki antolatuta dago azken urtetan Sakanara bizitzera etorri diren herritarrendako eta, beraz, haiek izanen dute lehentasuna izena ematerakoa. 60 orduko oinarrizko ikastaro horrek euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko aukera emanen die ikasleei. Dohainik da. 

Euskarazko oinarrizko ikastaroa azaroaren 6tik martxoaren 13ra izanen da, Etxarri Aranatzen. Astelehenen eta asteazkenetan izanen da, 09:30etik 11:30era. Nahiz eta Sakanako Mankomunitatetik jakinarazi duten ordutegi hori moldagarria dela. Izen ematea hilaren 25era arte, asteazkenera arte dago zabalik. Horretarako, anitzartean@sakana-mank.eus edo euskara2@sakana-mank.eus posta elektronikoko helbideetara idatzi edo 648 070 710 edo 948 464 840 telefonoetara hots egin beharko da.