Joxe Aldasorok irabazi du 'Heldu da kontua' lehiaketa

Guaixe 2023ko urr. 27a, 10:34

Joxe Aldasoro etxarriarra ezkerretik hirugarrena. 28KANALA

Urriaren 27an, ostirala, 'Mingots eta Langarratik' lan sarituaren heldentzako ipuin kontakizuna eginen du, Etxarri Aranatzen.

Irailean Heldu da kontua II. Helduentzako Kontalaritza Sorkuntza Sariak banatu zituzten Arrasaten, eta Joxe Aldasoro idazle etxarriarra Mingots eta Langarratik lanarengatik saritua izan zen. Dorleta Kortazarrek ere saria irabazi zuen, Ispiluak lanagatik. Saridunek helduentzako Euskal Kontakizun Zirkuituan parte hartzeko aukera iznago dute, eta egitasmoan parte hartu duten herrietan izango dira saridunak kontaketak egiteko, tartean Etxarri Aranatz. Hortaz, urriaren 27an, ostirala,19:00etan, Aldasorok Mingots eta langarratik lanaren kontakizuna eginen du, liburutegian.