Pleura taldea Etxarri Aranatzen

Guaixe 2023ko urr. 30a, 09:02

Azaroaren 11n, larunbata, Bira Nafarroa barna zikloaren barruan Pleurak kontzertua emanen du, Etxarri Aranazko gaztetxean.

2018. urtean Ion Mayordomok eta Olaia Inziarteak Lamia taldea alde batera utzi eta proiektu berri bate hasiera ematea erabaki zuten. Folk-a alde batera utzi eta soinu gogorragoak bilatzen zuten. Horrela jaio zen Pleura taldea. Rocka egiten du, gitarraren eta ahotsaren arteko etengabeko elkarrizketen bila. 2020. urtean Bakarrilketa diskoa kaleratu zuten, eta orain agur esanen dio bere ibilbideari. Amaiera bira egitea erabaki dute, eta Bira Nafarroan barna zikloaren barruan eta Etxarri Aranazko Udalak eta gaztetxeak elkarlanean antolatuta, gaztetxean izanen dira, azaroaren 11n, larunbata, 23:00etan, kultur etxean. Ateak 20:30ean zabalduko dituzte, eta 21:30ean, Mandroll taldearen kontzertua izanen da.

Sarrerak momentuan erosi ahalko dira bost eurotan, eta irabaziak Palestinara bideratuko dute.