Jon Plazaolaren bakarrizketa Etxarri Aranatzen

Guaixe 2023ko urr. 31a, 10:00

Azaroaren 3an, ostirala, 'Tu-tum, Platz' ikuskizuna izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Jon Plazaola bere "sorlekura" itzuli da Tu-tum, Platz! ikuskizunean. 23 urte pasa bere taula gaineko lehenengo agerraldia egin zuenetik, eta oraingoan stand up formatuko bakarrizketa bati heldu dio, 23 urte zaharrago, jakintsuago eta "kabroiago". Txalo Produkzioak eta Lamandagaren ekoizpena azaroaren 3an, ostirala, 22:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean izanen da. Sarrerak Etxarri Aranazko Udaleko webgunean eros daitezke, sei eurotan.