Arropari beste aukera bat emateko azoka

Guaixe 2023ko urr. 31a, 10:31

Azaroaren 4an, larunbata, Arropatruk ekimena eta arropa konpontzeko eta eraldatzeko tailerra izanen dira, Etxarri Aranatzen.

Arropa berrerabiltzeko eta bigarren aukera bat emateko aukera izanen da azaroaren 4an, larunbata, 10:00etatik aurrera, Etxarri Aranazko kultur etxean. Arropatruk azokan dagoeneko etxean dauden eta erabiltzen ez diren eta egoera onean dauden arropak eraman, eta beste batzuengatik aldatzeko aukera izanen da. Bestetik, konpontzeko eta arropak eraldatzeko tailerrak izanen dira ere. kultura@etxarriarantz.eus epostan eman daiteke izena.