Futbola

Nafarroako Kopan Etxarri Aranatzek egin du aurrera

Guaixe 2023ko aza. 2a, 09:35

Etxarri Aranatz. ARTXIBOA

Erregionaleko Etxarrik Preferenteko Altsasu mendean hartu, eta final laurdenetarako sailkatu da

Azaroaren 1ean Nafarroako Futbol Federazioko Kopako final zortzirenak jokatu ziren. Erregional mailako Etxarri Aranatzek Preferente mailako Altsasu hartu zuen San Donato futbol zelaian. Asko zegoen jokoan: Kopan aurrera egitea. 

Partida hasi eta ia konturatu gabe, 2. minutuan, Iñigo Arratibelek Etxarri Aranatz aurreratu zuen. Hortik aurrera Altsasu partidari buelta ematen saiatu zen, eta Etxarri Aranatzek zuen errenta handitzeko borrokatu zuen. Bigarren zatian, 58. minutuan, arbitroak Altsasuko atezainari, Ekai Urkijori txartel gorria atera zion. Angel Vergarak ordezkatu behar izan zuen, eta Altsasu jokalari bat gutxiagorekin geratu zen. Partidak bizi-bizi jarraitu zuen. Azken minutuan, 90. minutuan, Joanes Mikeok sartutako golari esker, Etxarri Aranatzek 2 eta 0 irabazi zion Altsasuri. Beraz, Etxarri Aranatz sailkatu da Nafarroako Kopako final laurdenetarako eta Altsasu bidean geratu da.