Administrari-ofizial lanpostua beteta Etxarri Aranatzen

Guaixe 2023ko aza. 7a, 11:14

Etxarri Aranazko etxe handia. ARTXIBOA

Administrazioan aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean bete da lanpostua.

Etxarri Aranazko alkate Maria Saez de Albeniz Bregaña alkateak ebazpen bidez jakinarazi duenez, Etxarri Aranazko Udalaren zerbitzuko funtzionarioen araubidean kontratatuko dute Ruth Sanchez Palazuelos, plaza esleitu zaion administrari-ofizialaren 5B lanpostuan aritzeko. Administrazioan aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, udalak lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egin zuen. Hura despedituta, kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenari jarraituz eman du ebazpena alkateak.