Gazteen artean sexualitatea lantzeko Gozamenez programaren barruan Zentzumenen plazerra antolatu dute Etxarri Aranazko Udalak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Zentzumenen plazerra izenburua du Tramankuluk sortu duen ihes gela berriak eta azaroaren 11n, larunbata, Etxarri Aranazko kultur etxean osatu beharko dute parte hartzaileek. Hiru saio izanen dira: 16:30ean, 18:00etan eta 19:30ean, eta sei eta zortzi kidetako taldeak osatu behar dira. Izena emateak kultura@etxarriaranatz.eus epostan eta 606239008 telefono zenbakian.