Etxarriko plazako lanak emateko deialdi berria egin du udalak

Guaixe 2023ko aza. 13a, 11:01

Etxarri Aranazko plaza irisgarri egiteko lanak egin nahi ditu udalak. ARTXIBOA

Plaza irisgarriagoa egin nahi du.

Etxarri Aranazko Udalak plazako lau tokitan arkitektura oztopoak kendu nahi ditu. Obra emateko bi deialdi egin ditu eta enpresek eskaintzarik ez dutela egin ikusita, deialdi berria egitea erabaki du Etxarri Aranazko Udalak. Interesa duen enpresak bere eskaintza azaroaren 13ko 00:00ak arte aurkez dezake. Lanek 77.411,41 euroko aurrekontua dute.