Musika eskolako zazpi irakasle lanpostu esleituta

Guaixe 2023ko aza. 16a, 11:04

Etxarri Aranazko musika eskola. ARTXIBOA

Lanpostu hutsak merezimendu lehiaketaren bidez bete dira.

Administrazioan aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Etxarri Aranazko Udalak musika eskolan lanpostu hutsak merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egin zuen. Alkatetzaren lastailaren 17ko ebazpen baten bidez onartu da musika eskolaren zerbitzuko zazpi langile kontratatzea; lan-kontratudunak izanen dira, lanaldi erdian. Kontratatutako irakasleak honakoak dira: 

Jon Makuso Arrizabalaga, biolin irakaslea; Iker Urreta Fernandez, orkestra irakaslea;  Francisco Javier Asensio Igoa, akordeoi irakaslea;  Itziar Maiz Larramendi, kantu irakaslea;  Alejandro Martinez Aranaz, txistu irakaslea;  Ibon Ariznabarreta Barriga, zeharkako txirula irakaslea eta Xabier Olcoz Pascual, bateria irakaslea.